Publicidad:
Terra
La Coctelera

Irakeko inbasioaren hirugarren urteurrena

Dagoeneko 3 urte pasa dira Estatu Batuek Iraken lehenengo erasoaldiak hasi zituztenetik. 2002an erasoaldi labur bat bezala hasi zena gaur egun arte luzatu da eta ez dauka laster bukatzeko itxurarik.

Data esanguratsu hau dela eta telebistako kateetako albistegiek 3 urte hauek laburtzen dituzten erreportai bereziak prestatu dituzte. Bertan ikusi ahal izan ditugun irudiak AEB-etako poderio militarrarekin erlazionatutakoak, Bushen diskurtso desberdinen irudiak edota munduari bira eman dioten zenbait irudi aurrean duzuen kasu. Hala ere, ez dugu Amerikarrek sortutako sarraskien berri izan ezta burututako torturei buruz ere.
Urteurrena dela eta hedabideek irudiez aparte datu desberdinak kaleratu dituzte. Hara nola:
- AEBk inbasioan gastutako diru kopurua.
- Irakera bidali diren soldaduen kopurua.
- Iraken hil edo zaurituak izan diren soldaduen kopurua.

Oraingoan ere, ohikoa den moduan zifrek gora-behera handiak izan dituzte hedabide desberdinen arabera. Hala ere, badirudi zenbait datu amankomunean jarri dituztela soldadu zauritu edo hildakoen kopurua hain zuzen ere. Badirudi 2.300 soldadu inguru hil direla eta 17.000 inguru zaurituak suertatu direla. Hauek jakitea ondo dago eta gerraren krudeltasunaz berri ematen dute. Baina hauek jakin nahi ditugun moduan Irakiar herritarrenak ere jakitea gustatuko litzaiguke. Garrantzitsuagoak ahal dira Amerikarren bizitzak Irakiarrenak baino. Nire ustez bizitza orok balio berbera dauka, beraz zergatik ez zaigu hauen berri ematen?
Igandeko eta gaurko telebistako albistegi nagusiak aztertu ostean (TVE, Antena 3, Cuatro, Tele 5 eta ETB) honakoa hau esan dezaket: 5 kateetatik 2k soilik aipatzen dute hildakoen kopurua ETBk eta Cuatrok alegia. Hala ere, eman dituzten kopuruak ez dute zer ikusirik batak bestearekin ETBk 32.000 zibil hildako aipatzen dituen bitartean. Cuatrok 100.000tik gora direla adierazi du.

Zifren arteko desberdintasun ikaragarri hau onartezina da. Soldaduen informazioa jasotzen dugun moduan herritarrena ere jaso gura dugu eta hara zerekin topo egiten dugun isiltasunarekin. Ez ahal dakite gauzak estaltzea edo isiltzea gezurra erratearen sinonimo dela. Datuak ematera ausartzen direnen artean ere ez dago sinesgarritasun handirik. Zeinek dio egia? Berriro ere, gizartea hedabideen faltsukeriaren menpe izan gara. Noiz arte onartu behar ditugu honelakoak? Non dago zilegitasunez informatuak izateko eskubidea.

Blog-a sortzera bultzatu nauenak

Pasaden astean, publizitate jardunaldi batzuk izan genituen. Hauetan blog-en garrantziaz eta onuretaz hitz egin zuten, beste batzuen artean. Aitortu behar dut aurretik hauen berri banuela. Batit bat, irakasgai batean irakaslearen blogean idaztera behartuak geundelako. Beraz, uler dezakezue, ezagutzen banituen arren haueikiko atitudea oso ona ez izatea. Baina aurretik aipatutako hitzaldiak begiak ireki zizkidan hedabide berri hauek aukera anitzak eskaintzen dizkigu eta gainera dohainik. Beraz, nire blog pertsonala sortzea erabaki nuen. Baina zertaz hitz egin bertan? Bitakora gehienek gai zehatz bati buruz egiten dute berba. Bakoitzak gustukoen duen gaia hautatu eta hori jorratzen du. Nik ez dut horrela ikusten. Zehaztu dudan helburua nire pentsamenduak kaleratzea da. Hauek oso anitzak dira. Burutik pasatzen zaizkidan ideiak publikatzea. Nire ezagutzak urriak izan arren hauek beste pertsonekin banatzea dut helburu. Badakit nire euskara ez dela zuzenena izango eta litekeena da kriston ortagrafi akatzak egitea. Horrek garrantzi gutxi du nire ustez. Benetan inporta duena edukia da.

Oraindik ez dizuet zehatztu zertaz hitz egingo dudan bertan. Ni Giza eta Gizarte Komunikazio fakultateko ikaslea izanik uste dut komunikazioak garrantzia hartu beharko lukeela bertan. Beraz, gaurkotasun gaiak izango ditugu hizketa gai. Hedabideetako albisteen gaiak beti berberak dira. Ez datoz bat gure gustu eta informazio beharrekin. Bitakora honen helburua ohiko hedabideen hutsuneak betetzea izango litzateke. Egunkarien iriritzi sailean berdintzuen iritzien iritziekin topo egiten dugu beti. Beren hizkuntza ponpoxaren bitartez asko jakitearen plantak egiten dituzten pertsona "intelektualak" Non dago ikasle arrunten iritzia? Agian ez dugu katedrarik izango ezta atzerrian eginiko ikasketarik baina gure irtiziak ere baliagarriak dira oso eta entzutera eman nahi ditugu. Horretarako guztion laguntza beharrezkoa da. Utzi ditzagun alde batera behingoz zentsura eta iritzi askatasunaren mugapenak. Ziber gune honetan guztion iritziak izango dira onargarriak. Pertsona bakoitza aske izan behar duelako bere pentsamendu propioak kaleratzeko.

Hasierako agurra, Izan zaitezte ongi etorriak

Esperientzia berri bat hastera noa. Ilusioz eta gogotzu ekiten diot erronka honi. Nire blog pertsonala sortu eta erabiltzearena alegia. Printzipioz, nire iritziak eta gogoetak publikatzeko tokia izan dadin sortu dut. Hala ere, niri benetako asmoa blog hau gazte euskaldunon topagunea izatea da, GAZTE-LEKU hain zuzen ere.
Errealista naiz, eta badakit zaila dela eta litekeena da bertan inork ere ez idaztea. Hala ere, ni itxaropentsu ekiten diot bitakora honi. Beraz, badakizue anima zaitezte bertan idaztera ongi etorriak izango zaretelako. Gure iritziak entzunarazi behar ditugu. Gazteok ere gizarte hobeago bat eraikitzeko ardura dugulako. Gure asmo eta iritzien berri ematea ezinbestekoa da. Gure iritzi pertsonalek, iritzi publikatuak izatea merezi dutelako. Nire partetik astero artikulu desberdin bat kaleratzen saiatuko naiz. Besterik gabe ongi etorriak izan zaitezte.